2016/10/02

Passion for Knowledge 2016. Donostiako Kutxa espazioa


Badaia Bhi-ko dbh4-ko Fisika eta Kimikako lau ikasle irailak 30ean, Donostian izan ziren. Bertan,  Eureka zientzia museoan ospatuko zen Passion for Knowledge topaketetan parte hartzeko. Hiru lurraldeetako dbh4 eta batxilergoko ikasleekin elkartu ziren. Aukera izan zuten Zientzialariekin solasean aritzeko. Horrela, haien bide akademiko eta pertsonalaren inguruko bizipenak zuzenean ezagutuaz. Pedro Miguel Etxenikeren eskutik ezagutu zituzten zientzialariak Elena CATTANEO, Biologa (Università degli Studi di Milano, Italia), Pamela DIGGLE Bot​anikoa​ (
University of Connecticut, EEUU
​) eta 1986ko ​Kimikako Nobel sariduna den 
Dudley HERSCHBACH
​ (​
Harvard University, EEUU​)​ izan ziren.​









No hay comentarios:

Publicar un comentario