2016/10/21

Mahatsbilketa

Urriaren 18an Badaiako dbh4-ko Fisika eta Kimikako ikasleak Lantziegoko herrira joan ziren mahats bilketa eta ardoa nola egiten den ezagutzera. Bidean garai bateko tolare zaharrak ezagutu zituzten Bastida herrian. Lantziegoko herrian dagoen Garcia Compagnon ardotegia bisitatu zuten. Bertan, Itsaso eta Gorkaren gidaritzapean mahatsa mahastietatik ardoa bihurtzeko jarraitzen duen prozesu fisiko eta kimikoa ezagutzeko aukera izan zuten. Eskerrak eman nahi dizkiogu Ines Baigorriri (ABRAko zuzendaria). Bera izan bait zen bisitaldia antolatu zuena.










No hay comentarios:

Publicar un comentario