2012/10/08

DBHko 4.mailakoak Eskuernagan

Urriaren 8an dbh-ko 4.mailako ikasleak Eskuernagara joan dira. Han Candido Besa upeltegian izan gara.
Upeltegiko Esti Besa eta Lontxoren laguntzaz ardoaren prozesua ezagutu dugu. Bisita mahastietan hasi dugu, jarraian mahatsa biltegietan sartzen ikusi dugu hartzidura alkoholikoa jasateko. Eta azkenik, upeltegi barruan ardo desberdinak egiteko prozesuak ezagutu ditugu. Aurten, uztaileko kazkabarra dela eta, nahiko uzta eskasa dute. %60 gutxiago. Baina haien larrigura da ea mahastia hurrengo urterako kaltetua geratu den.
Denak gozatu egin dute bisitaldiarekin.  

No hay comentarios:

Publicar un comentario