2012/03/06

Piropo lehiaketako sariak

Urtarrilaren hasieran, Gabonen bueltan Euskara Mintegiak Piropo Lehiaketa antolatu zuen. Gure asmoa zen euskararen erabilera ikasleen artean bultzatzea,lagunarteko egoera informaletan ligatzeko esamoldeak sustatzea, hizkuntzarekin jolastea, euskarazko piropoak sortuz.

Eredu guztietako eta maila guztietako ikasleek parte hartzeko aukera izan zuten (A eredukoek irakaslearen laguntzaz) Hainbat gelatan ariketa moduan planteatu zen eta, gero, nahi izan zuenak aurkeztu zuen.

 

San Balentin egunean ikasleen lan guztiak korridoreetan eskegi genituen eta baita aparteko kartulina batean sarituak izan zirenak ere.
1. SARIA - " Neguan bihurtu nahi nuke beroki zure gorputza berotzeko gozoki" -  Fatimatu Bachir
2. SARIA - " Ni itsaso eta zu haitz; marea igoko dut zure ahoa musukatzeko maiz" - Khalissa El Moussadi
3. SARIA - " Bizitzak hamar arrazoi negar egiteko ematen badizu,erakutsi iezadazu mila daudela barre egiteko"
  Jose Luis Ruiz de Austri

De Piropo leihaketa






No hay comentarios:

Publicar un comentario