2011/10/21

Ostegunean DBH 4.mailakoak Labastidara joan ziren ardogintza ezagutzera.

ABRA (Asociación de Bodegueros Rioja Alavesa) eta Hezkuntzak antolatutako ekintza bat da. Empresak, kasu honetan Labastida Agrícolas ardotegia, gizartera edo ikastetxeetara urbiltzea. 
Han Ines Baigorri (ABRA-ko gerentea) eta Carlos Fernández-en (TIERRA- AGRÍCOLA LABASTIDA) eskutik ardogintza ezagutu zuten.
Lehenik Familiaren mahastietara joan ziren. Han mahastiak eta antzinako tolare batzuk ezagutu zituzten.
Gero, mahats bilketa ikusi zuten. Mahatsa zelan aukeratzen den eta nola zaintzen den.
Ondoren, Mahats aleak nola kentzen dituzten eta zukua non gordetzen hartzidura hasteko.
Azkenik, Ardoa non hazi eta ontzen den (kupelak) ikusi eta gero Hamaiketako batera gonbidatu zituzten. Horrela ikasle eta irakasleek ardoa dastatzeko aukera ere izan zuten.
Oso interesgarria izan zela diote ikasle eta irakasleek.