2011/09/14

TESTU LIBURUEN KUDEAKETA SOLIDARIOA.
 GESTION SOLIDARIA DE LIBROS DE TEXTO


Egun hauetan 1. eta 2.mailarako testu liburuen banaketa prestatzen aritu dira  Magdalena eta Viki .


Eusko Jaurlaritzaren aginpean, ikasturte honetan, 2011/12 ikasturtean, Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila ematen duten ikastetxe publikoetan ezarri da.


Honako hauek dira Programan sartzen diren ikasmaterialak:
a) Inprimatutako curriculum-materiala, berrerabil daitekeena, ikasleek banan-banan erabiltzera bideratua eta, dagozkion metodologia-orientabideei eta ebaluazio-irizpideei jarraiki, indarreko hezkuntza-arautegiak kasuan kasuko ziklo, maila eta irakasgairako ezarritako edukiak garatzen dituena.
b) Zentroek beren kasa prestatutako curriculum-materialak, berrerabil daitezkeenak. Zentroak bere kasa prestatutako materialtzat hartzen da zentro bakoitzaren berezko orientabideen arabera sortutako curriculum-materiala, curriculumetan ezarritako edukiak garatzen laguntzen duena eta ikasleek banan-banan erabiltzeko sortua, egile-eskubideak babesteko printzipioaren pean.
c) Ikasleek ikasturtean zehar banan-banan erabiltzeko prestatutako curriculum-materiala, dagozkion metodologiaorientabideei eta ebaluazio-irizpideei jarraiki, curriculum-edukiak garatzen laguntzen duena, baita lan koadernoak ere.