2011-12 ikasturteko hasiera
Kaixo berriz.
Oporrak bukatu ziren eta irakasle talde osoak irailaren 6an ikasleei ikasturte berria aurkeztu genien. Aurkezpena eguerdiko hamabietan izan zen ikastetxeko gimnasioan.
Aurkezpena Magdalenak, Badaia bhi-ko zuzendariak, egin zuen.
Ondoren talde bakoitza bere tutorearekin joan zen zegokien ikasgelara. Eta han, irakasle bakoitzak irakasle eta irakasgaiaren aurkezpena egin zuen.
Gainera irailaren 9an ikasle eta irakasleendako harrera eguna antolatu zen. Lehenengo bi orduak ikastetxeko patioan jolas batzuekin aritu ginen eta gero Murgiako piszinetara joan ziren egunpasa egitera.
Ongietorria denondako.